Enirio-Aralarren sei txabola esleituko dituzte, 10 urterako
Aurtengo urteko larrealdirako libre geratu diren mendiko sei txabola esleipenera atera ditu Enirio-Aralarko Mankomunitateak. 2020ko abenduan onartutako txabolen kontzesiorako araudiaren arabera emango dira, lizitazio publikora aterata. Kontzesioa 10 urtekoa da.
Txabola bakoitzari urteko ordaintzea dagokion kopurua eta har dezakeen artaldearen neurria zehaztu ditu. Bakoitzak 300 euroko bermea ere jarri beharko du.
Sei txabolak
Libre dauden txabolak Arritzaga, Elutxeta Azpikoa, Intzentsao 1, Pagabe 2, Pardeluts 2 eta Zotaleta 2 dira. Bakoitzak 500 buruko artaldea eduki dezake gehienez (Elutxetak 600ekoa). Eskaerak Ordiziako udaletxean goizez edo postaz aurkeztu behar dira, martxoaren 25era arte.