Korrika prestatzeko elkartuko dira etzi gaintzarrak
GAINTZA // 22. Korrikaren alde lanean hasita daude Gaintzan. Larunbatean 11:00etan elkartuko dira, ekimenak prestatzeko. Dirua emateko eta lekukoa eramateko izena emateko lau toki jarri dituzte: udaletxea, On-Bide, Kaletxiki eta Oteñe. Bestetik, larunbatean 21:00etan Oteñe jatetxean Martxoaren 8ko afaria egingo dute.













