Martxoaren 19an eta 20an ez da tren zerbitzurik egongo Brinkola eta Beasain artean
Abenduan izandako luizia konpontzeko lanak egingo dituzte Gabiria parean dagoen tunelean. Autobus zerbitzua jarriko du Renfek.
Abenduaren 9an luizi batek kalteak eragin zituen Gabiria parean dagoen trenbideko tunel baten sarreran. Trafikoa eten behar izan zuten, garbitze lanak egin arte. Orain, behin-betiko hainbat konponketa lan egin behar ditu Adif enpresak, martxoaren 19an eta 20an. Hori dela eta, bi egun horietan ez da tren zerbitzurik egongo Beasain eta Brinkola artean.
Tren garraioa etenda izango den bi egun horietan, autobus zerbitzua egongo da. Autobusak Brinkolan, Legazpin, Zumarragan, Ormaiztegin eta Besainen geldituko dira. Autobusek ‘Renfe’-ren kartel bat izango dute eta tren geltokitik gertuen dagoen autobus geltokian geldituko dira.