Martxoaren 26an izango da XX. Idiazabalgo Goitibehera Txapelketa
Izena emateko epea martxoaren 23an bukatuko da.
Martxoaren 26an ospatuko da XX. Idiazabalgo Goitibehera Txapelketa. Egiaztapenak 13:30ean egingo dituzte, onartuen zerrenda 14:35ean aurkeztuko dute, 14:45ean erremontea egin eta 15:00etan hasiko da proba. Idiazabalgo Eliza inguruan izango da. Parte hartzeko inskripzioa www.ehikf.eus Euskal Herriko Inertzia Kirolen Federazioan egin daiteke martxoaren 23ra arte.