Buztintegiko bazkideek jokoak maite dituzte
Atzo banatu zituzten joko txapelketen sariak Gizarte Zentroan. Irabazleak elkartearen ordezkariak izango dira herri osora zabaldu nahi duten txapelketan.
Buztintegi jubilatu eta pentsionisten elkarteak banatu ditu joko txapelketetako sariak. Atzo egin zuten ekitaldia Gizarte Zentroan, eta amaieran irabazle guztiekin taldeko argazkia atera zuten.
Hauek izan dira irabazleak:
- Musean, Patxi Gustiz eta Victor Ruiz txapeldunak, eta Jose Mari Arizkorreta eta Eladio Vega txapeldunordeak.
- Tutean, Javier Fraile eta Peñi Lasala txapeldunak, eta Crisantos Sevillano eta J. M. Meaza txapeldunordeak.
- Briskan ere, Javier Fraile eta Peñi Lasala txapeldunak, eta Fabiola Martinez eta Mari Luz Barbero txapeldunordeak.
- Eskoban, Fabiola Martinez eta Clarita Perez txapeldunak, eta Tere Pascual eta Pili Portilla txapeldunordeak.
- Seietan, Javier Fraile eta Peñi Lasala txapeldunak, eta Bittori Garcia eta Juanita Etxeberria txapeldunordeak.
- Punttun, Juanita Etxeberria eta Julian Lopez de Arbina txapeldunak, eta Begoña Zubia eta Imelda Martinez txapeldunordeak.
- Igelan, Eladio Vega txapeldun eta Antonio Blazquez txapeldunorde.
- Tokan, Esteban Paredes txapeldun eta Jesus Paredes txapeldunorde.
Txapeldun guztiak Buztintegiko ordezkariak izango dira elkartearen 26. urteurrena ospatzeko antolatu nahi duten herri mailako txapelketetan.