'Goazen 8.0' ikusteko sarrerak badaude Lazkaon, biharko
LAZKAO // Abenduan atzeratu behar izan zen Goazen 8.0 ikuskizuna bihar egingo dute ETBko telesail horretako aktoreek, Lazkaoko Arerian. Bi emanaldi izango dira, 17:00etan eta 19:00etan. Lehen saioetako sarrerak zituztenei balioko diete, eta aforoa handitu denez, sarrera gehiago ere badaude salgai, 10 euroan (lazkao.eus-en edo Areriako txarteldegian).













