Haurren danborradan parte hartzeko izena eman daiteke
Maiatzaren 1ean egingo da, Santikutz jaien barruan, bi urteko etenaren ondoren.
Legazpin hasi dira Santikutz jaien prestaketak, eta jai batzordeak ireki du maiatzaren 1ean egingo den haur eta gazteen danborradan parte hartu nahi dutenentzako izen-ematea. HH-5etik DBH-2ra arteko haurrek eta gazteek izango dute parte hartzeko aukera, eta ikastetxeen bidez izena emateko inprimakia, behin beteta eskolan bertan entregatzeko. Martxoaren 24a da azken eguna.
Entsegu egunak ere zehaztu ditu antolaketa lanetaz arduratzen den taldeak, baita arropak jasotzekoak ere. Entseguak apirilaren 4, 7, 11 eta 25ean izango dira, 18:30ean hasita, Haztegi Ikastolako atzeko frontoian.
Arropak Itxaropen-11ko beheko solairuan jaso beharko dituzte, 16:30etik 18:00etara, apirilaren 6an LH 4, 5 eta 6. mailakoek eta DBH 1 eta 2koek. eta apirilaren 8an HH-5ekoak eta LH 1, 2 eta 3koak.
Haur eta gazteen danborrada 2019ko jaietan atera zen azken aldiz.