Aralar Mankomunitateak auzolanean zuhaitzak landatzeko deia egin du
Zuhaitz Eguna antolatu dute apirilaren 3rako. Irazustako lepoan itxitura egin dute urmaela babesteko, eta bertan pagoa eta lizarra landatuko dituzte.
Enirio-Aralarko Mankomunitateak Zuhaitz Eguna antolatu du apirilaren 3rako, eta auzolanerako deia egin die herritarrei. Irazustako lepoan itxitura jarri dute, bertan dagoen urmaela babesteko. Eremu horretan, pagoa eta lizarra landatuko dute, eta herritarren laguntza eskatu dute horretarako.
Goizeko 11:00etan jarri dute hitzordua, Irazustako lepoan. Bertara joateko, Ataungo San Martin auzoan elkartuko dira 09:00etan, autoak partekatu ahal izateko.
Parte hartu nahi duten herritarrei izena emateko eskatu diete, lanerako materiala prestatu eta igotzeko. Horretarako, enirio-aralar@ordizia.eus helbidera idatzi behar da, nondik eta zenbat lagun izango diren zehaztuz.