'Baserritar jantzia edo XIX. mendeko jantzi zibila?', gaur
ZERAIN // Beasaingo Ostadar eta Zeraingo Solkie dantza taldeek hitzaldi irekia antolatu dute gaurko. Baserritar jantzia edo XIX. mendeko jantzi zibila? hitzaldia egingo dute Zeraingo elizan, 18:30etik aurrera. Gaia jorratu eta horren inguruko azalpenak jasoko dira hitzaldian, eta garai hartako jantziak zuzenean ikusteko aukera ere izango da. Herritarrak parte hartzera deitu dituzte.













