Igartza Emakumeen Sariak 400 txirrindulari elkartuko ditu igandean
Espainiako Kopako proba izango da, eta hiru txandatan egingo dituzte lasterketak; denak ere, Nafarroa etorbidean hasi eta bukatuko dira.
Igartza Emakumeen Sariak Beasainera goi mailako txirrindulariak erakarriko ditu, bigarren urtez. 400 baino gehiago izango dira denera. Emakumeak, guzti-guztiak. Goierritarrak ere izango dira tartean.
Hiru txandatan banatuta lehiatuko dira: kadeteak, juniorrak eta masterrak eta eliteak eta 23 urtez azpikoak. Bakoitzak distantzia ezberdina egin beharko dute. Eliteena eta 23 urtez azpikoena izango da luzeena eta gogorrena, 80 kilometro baino gehiago egin eta lau mendate igo beharko dituztelako.
09:00etan abiatuko dira gazteenak; 10:30ean, bigarren multzoa; eta 12:30ean, nagusienak. Guztiak Nafarroa etorbidetik irtengo dira eta bertan amaituko dute. Sportpublic etxearen Youtubeko kanalean zuzenan jarraiko ahalko da lasterketa. Espainiako Kopako lehen proba puntuagarria izango da.