Loinatz Jaietako sokara gehitzeko aukera, zabalik
40 haurrek hartuko dute parte gehienez, erdiak neskak eta erdiak mutilak
Loinatz jaietako haurren sokadantzan izena emateko epea zabalik dago. Galdetegi hau bete behar da. Martxoaren 23an iraungiko da esteka eta ezingo du inork gehiagok izena eman.
Sokadantzan 40 haurrentzako tokia egongo da gehienez. Parekidetasuna bermatuko da, 20 neska eta 20 mutil arituko direlako. Haurren adina izango da taldea eratzeko irizpidea. Haur bakoitza hautatua izan den ala ez jakiteko izena ematean helarazitako emailaren bidez jakinaraziko da. Bikoteek ez dute izena eman beharko, eta haur bakoitzak bikotea adostu dezake.
Entseguak martxoaren 28an hasiko dira eta astelehenetik ostegunera izango dira 17:30etik 18:30era Alkartasuna Lizeoa ikastetxean. Gutxienez astean bi entsegutara azaldu beharra egongo da.