Udal zergak itzuliko ditu laguntza gisa Lazkaoko Udalak
LAZKAO // Familian gutxieneko diru sarrera batera iristen ez direnei 2021eko udal zerga eta tasa batzuetan ordaindutakoa itzuliko die Lazkaoko Udalak, laguntza modura. Etxeko uraren, estolderiaren, zaborraren eta ondasun higiezinen gaineko zerga berreskuratu ahalko dira. Eskaera biharko egin behar da.













