Igartza bekaduna entzuteko aukera
Juan Carlos Lunak kontzertua eskainiko du igandean, Igartzan bertan. Johan Alexander Rivasek ezin izango du
2021eko Igartza Musika bekaren garaileetako batek, Juan Carlos Luna klarinete-joleak, kontzertua eskainiko du etzi, Igartzako Jauregian, 19:00etan. Amaia Zipitria piano-jolearen laguntza izango du. Sarrera doakoa eta librea izango da, edukiera bete arte.
Lunak Gradu mailako beka irabazi zuen. 2.000 euroko saria jaso zuen, eta trukean Igartzan kontzertu bat eskaintzeko konpromisoa hartu zuen. bi kolpeko emanaldia izango da. Lehen zatian, Robert Schumann-en Drei Fantasiestücke Op. 73 eta Gerald Finzi-ren Five Bagatelles piezak interpretatuko ditu. Bigarrengoan, Claude Debussy-ren Premieere rhapsodie eta Francis Poulenc-en Clarinet Sonata, FP 184.
Johan Alexander Rivas kontrabaxu-joleak master mailako beka irabazi zuen, baina ezin izango du asteburuan Beasainera etorri.