Elkarte eta boluntarioen lana goraipaitzeko dantzan Ordizian
Dozenaka lagun bildu dira dantza eginez elkarte eta boluntarioen lana azpimarratzeko Ordiziako plazan. Elkar+Ekin Dantzan! egitasmoaren barruan, Euskal Herri osoan, milaka lagun dantzan jarri dituzte.
Elkar+Ekin Dantzan! egitasmoaren helburua elkarte eta boluntarioen lana azpimarratzea da. Horretarako, Euskal Herri osoan milaka lagun dantzan jarri dituzte. Eskualdeka antolatu dute ekimena eta goierritarrak Ordizian batu dira. Boluntarioak zaindu eta formatu behar direla aldarrikatzeko eta komunitateko ekintzetan herritarren parte hartzea sustatzeko aritu dira dantzan.
Eibe elkarteen ikerketa eta berrikuntzarako ekosistemak antolatu du ekimena. Mikel Laboaren Martxa baten lehen notak abestiaren erritmoan dantzatu dute Euskal Herriko herri eta eskualde ugaritan.