Toberaren Musika Hamabostaldia hasi da Seguran
Belack, Hizpide eta Musika Elkarrekin taldeen kontzertu bateratua eman dute Segurako plazan. Jende ugari batu da ekitaldia ikustera.

Toberaren Musika Hamabostaldiari hasiera eman dio Belack, Hizpide eta Musika Elkarrekin taldeen kontzertu bateratuak. Hiru taldeak musika eskolako egungo ikasleek zein garai batean ikasle izandakoek osatzen dituzte. Ekitaldia 13:30ean hasi da eta, igande eguardia izanik, jende asko batu da Segurako plazan.
Bihar gitarra ikasleek eskainiko dute emanaldia, 18:30ean Segurako plazan. Martxoaren 31ra arte iraungo du musika hamabostaldiak. Guztira, zortzi emanaldi antolatu dituzte gaur hasitako hamabostaldirako.