Beasaindarrak entzun dituzte EAJko buruek
Andoni Ortuzar EAJko lehendakaria, Joseba Egibar GBBko presidentea eta Xabier Barandiaran EBBren Berrikuntza arduradun ataundarra Beasaingo jeltzaleekin bildu ziren atzo, Entzunez Eraikiz dinamikaren barruan, Igartza Jauregian. «Euskadiren etorkizuna» izan zuten hizpide. Etzidamu Legazpin egingo dute saioa eta klima aldaketaren aurkako politikak jorratuko dituzte.













