Merkataritzari eta ostalaritzari laguntzeko bi diru laguntza ildo Lazkaon
Lazkaoko merkataritza, zerbitzu eta ostalaritzako negozioei bideratutako diru laguntzen programa aurkeztu du udalak. Beste urteetako laguntzez gain, bi berri daude eskaintzan: Ticketbai fakturazio sistema euskaraz jartzeko, eta Goierriko Azoka plataforma digitalean parte hartzeko.
Ticketbai euskaraz jartzeagatik, 250 euroko laguntza jasoko dute establezimenduek. Euskarazko softwarea ipini behar da. Goierriko Azokan, berriz, merkatu digitalak eragindako gastuaren %80 berreskuratuko dute, 160 euro gehienez.
Ohiko diru laguntzak
Hirugarren sektorean negozio berria zabaltzeagatik 500 euro emango ditu Lazkaoko Udalak. Lokalak egokitzeagatik, justifikatutako gastuen %20ko laguntza izango da, gehienez 1.250 euro. Euskaraz errotulatzeagatik ere %80 (250 gehienez).
Eskaera abenduaren 31ra arte egin liteke, 2022ko gastuena.













