Prekarietatea izango da Goienizeko protagonista
Donostiako zine jaialdian publikoaren saria irabazi zuen 'Le Quai de Ouistreham' filma eskainiko dute
Goieniz zineklubak —Normandiako kaia batean— filma eskainiko du bihar, 20:15ean, Usurbe Antzokian. Emanaldia gaztelaniaz izango da. Marianne Winckler, lan-prekaritatearen inguruko lan bat egiten ari den idazlea, Normandiako (Frantzia) herri txiki batera joango da portuko langileen egoera bertatik bertara ezagutzeko. Beharrak eta lan baldintza txarrek elkarren arteko harremanak estutuko dituzte. Donostiako jaialdian publikoaren saria irabazi zuen.