Ernairen gazte martxa bihar aurkeztuko dute Beasainen
Goierriko Ernaik gazte martxa aurkezteko ekitaldia antolatu du biharko. Murala margotu, poteo musikatua eta presoen aldeko elkarretaratzearekin bat egingo dute.
Goierriko Ernaik bihar aurkeztuko du gazte martxa Beasaingo Arranon. 16:00etan elkartuko dira murala margotzeko. 19:30ean presoen aldeko elkarretaratzearekin bat egingo dute; ondoren, poteo musikatua egingo dute eta, amaitzeko, afaria Arranon. BostEHun eta zutik! jarri diote izena aurtengo martxari. Zugarramurdi (Nafarroa) eta Iruñea lotuko dituzte apirilaren 14tik 17ra. Musika eta politika uztartuko dituzte.