Hiru urtetik gorako borroka
Adinekoen egoitzetako langileek lan hitzarmenaren aldeko elkarretaratzeak egin dituzte; hiru urte eta erdi daramatzate borrokan.
Adineko pertsonen egoitzetako langileek elkarretaratzeak egin zituzten erresidentzien atarietan, atzo. Hiru urte eta erdi daramatzate «lan hitzarmen berri baten alde» protestan, baina momentuz, «irtenbiderik ez» diete eman. Goierrin, Ordiziako San Josen, Beasaingo Araingoitin eta Zumarragako Argixaon egin zuten elkarretaratzea. Gaur, berriz, greba egingo dute; 258. greba eguna izango dute.