Ikasleen greba egunaren harira atxilotutakoen artean hiru goierritar daude
Atxiloketak salatzeko elkarretaratzea egingo dute gaur Ordiziako Plaza Nagusian, Ikasle Abertzaleak deituta
Hezkuntza erreformak gelditu lelopean deitutako greba egunaren testuinguruan, Gasteizen egin diren mobilizazioen harira, gutxienez 34 pertsona atxilotu ditu Ertzaintzak. Tartean hiru goierritar daudela jakin du Goierriko Hitzak. Atxilotuak aske uzteko eskatzeko elkarretaratzea deitu du Goierriko Ikasle Abertzaleak gaurko. Ordiziako Plaza Nagusian izango da 19:30ean.