Korrikako petoak salduko dituzte asteburuan Lazkaon
LAZKAO // Korrikaren 22. ekitaldia girotzeko, egitaraua antolatu du Lazkaon Korrikako Batzordeak. Bihar eta etzi petoak salduko dituzte, plazan. Apirilaren 7an jolasak izango dira Maizpiden, eta 8an egun guztian ekitaldiak.













