Mutiloako Errotatxoa eta Zeraingo Aizpea labeak bihar inauguratuko dituzte
Mutiloako Errotatxo eta Zeraingo Aizpeako meatze guneko kiskaltze labeak inauguratuko dituzte bihar, berreskuratze lanak amaituta. Dantza bertikal ikuskizuna egingo dute 18:00etan.
Mutiloako Errotatxo eta Zeraingo Aizpeako meatze guneko kiskaltze labeak inauguratuko dituzte bihar, berreskuratze lanak amaituta. 2021ean egin dira lanak. Inaugurazioan izango dira Guillermo Echenique Espainiako Gobernuaren Gipuzkoako ordezkariordea, Mikel Xabier Aizpuru Eusko Jaurlaritzako Kultura Ondarearen zuzendaria eta Harkaitz Millan aldundiko Kultur diputatua. 10:00etan Mutiloako lanak bisitatuko dituzte, eta 11:00etan Zeraingo Aizpeakoak.
Dantza bertikal ikuskizuna
Arratsaldean, berriz, herritarrei zuzendutako inaugurazioa egingo dute meatze barrutian, 18:00etan. Instalazioak ikusteko tarteaz gain, Harrobi konpainiaren eskutik eta Janire Etxabek zuzenduta, dantza bertikal ikuskizuna egongo da. Ondoren, mokadutxoa banatuko dute.