Udaberri Kulturalak abiada hartuko du Goikoetxearen solasaldiarekin
Lau hilabeterako egitaraua prestatu dute Gabirian, 25 ekitaldikoa. Irati Goikoetxeak 'Herriak ez du barkatuko' eleberriaz jardungo du, etzi. Dantzak ere pisua izango du, Goruntzen 50 urteen harira
Martxoaren 8an hasi zen, berez, Udaberri Kulturala egitaraua, Gabirian. Emakumeen Egunean, Agirin taldeak ekitaldiak egin zituen orduan. Emakumeen Master Cup pilota txapelketako finalekin segitu zuen, lehengo zapatuan. Eta etzi, berriz, beste emakume batek emango dio segimena, Irati Goikoetxea idazle beasaindarra gonbidatuko baitute. Herriak ez du barkatuko eleberria irakurri dute gabiriar irakurleek, eta hartaz jardungo dira idazlearekin.
Denera, lau hilabetetan zehar 23 egunetan zabalduko da Udaberri Kulturala, 25 saio guztira. Leharrei mendi lasterketa eta haren ingurukoak barruan daude, baita ohiko Aberri Eguneko edo Jubilatu Eguneko festak ere.
Berritasun aldetik, Gipuzkoako Erroten Egunarekin bat egingo du egitarauak, baina ez da maiatzaren 8an ospatuko, 21ean baizik. Dantza ere presente egongo da, Goruntzen 50. urteurreneko urriko ospakizunari so. Bizkargira ere joango dira.
Eskolakoen antzerkia bihar
Balentzategi herri eskolako haurrek zirku emanaldia egingo dute, bihar, 15:45ean, eliza atarian. LHko 4, 5 eta 6. mailetakoek prestatu dute ikuskizuna, guraso eta herritar guztientzat.
Udaberri Kulturala
MARTXOA
26, larunbata. Irati Goikoetxea solasaldian. 17:00, kultur etxean.
31. ‘Akonkagua’ mendiko dokumentala. 18:30, kultur etxean.APIRILA
1. Kaleko eskalada edo ‘street boulder’ txapelketa. Izen-ematea 17:30ean, hasiera 18:00etan.
2. V. Leharrei mendi lasterketak.
8. Korrika, 16:30, Altzibarren. Bertso afaria, 21:00, Ostatuan.
17. Aberri Eguna.
23. Osinalde bertso sariketa.
27. Sukaldaritza saioa, Lontxo Ormazabal. 17:00, Osinalden.
29. Eskolako haurren antzerkia, 17:00, frontoi aurrean.MAIATZA
8. Bizkargi Eguna, Larrabetzun.
13. Antton Iriarteren Nare musika taldea. 19:00, Ostatu aurrean.
15. ‘Dantza’ filma. 18:30, saloian.
21. Errota Eguna, Iban Maizekin ibilaldi gidatua, goizean.
21. ‘Niararen bidaia’ umeentzat antzerkia. 17:30, saloian.
22. Jubilatu Eguna. Bazkaria.
22. ‘Bete ingoiau’ antzerkia. 18:00.
23. Osasun mentalaz hitzaldia.EKAINA
4. Clown tailerra, 5-16 urte artekoentzat, 17:30.
11. Gazte Eguna.
17. ‘Apaiz kartzela’ dokumentala eta solasaldia. 18:00, kultur etxean.
18. Ukendu ikastaroa. Goizean belarrak bildu; arratsaldean egin.
18. ‘GenEroa’ ikuskizuna. 18:00.