Etxebizitzak alokatzeko diru laguntzak emango dizkie gazteei Legazpiko Udalak
Eskaerak egiteko epea urriaren 30era artekoa da. 18 eta 35 urte bitartekoei zuzenduta daude. Udalak 8.000 euro bideratuko ditu laguntzetara.
Legazpiko Udalak diru laguntzak emango dizkie aurten ere gazteei, ohiko etxebizitzaren alokairua ordaintzeko. Udaleko Gobernu Batzordeak otsailaren 28an egindako bilkuran onartu zuen laguntzen 2022rako deialdia, eta Gipuzkoako Aldizkariak martxoaren 21ean argitaratu eta gero, ireki da eskaerak egiteko epea. Urriaren 31n itxiko da epea.
Diru laguntza horiek 18 eta 35 urte bitarteko pertsonentzat dira, eta aurtengo irailaren 30a baino lehen egindako alokairu kontratuak sartuko dira. Gehienez hamabi hilabeteko alokairua ordaintzeko laguntzak izango dira.
Udalak 8.000 euro bideratuko ditu diru laguntza horietarako.
Informazio gehiagorako: www.legazpi.eus.