Gipuzkoako mus txapelketa jokoan da Seguran
Arratsaldeko lehen orduan hasita, laster jokatuko da finala
Segurako Baratze pilotalekuan giroa berotzen doa, arratsaldeko lehen orduan hasitako Gipuzkoako mus txapelketaren finala hurbiltzen doan heinean.
Txapelketarako kanporaketak 61 herri edo lekutan jokatu dituzte 539 bikotek, eta 91 sailkatu dira finalera. Gaur elkartu dira guztiak Seguran. Goierriri dagokionez, hamalau herritan jokatu dituzte kanporaketak, eta 27 bikote sailkatu dira gaurko finalerako. Irabazten dutenei txapela, garaikurra, otorduak edota ardoa banatuko zaizkie.
Final nazionala apirilaren 9an jokatuko da Baigorrin, Nafarroa Beherean.