Goierriko urteko lehen goitibehera txapelketa Idiazabalen jokatu da
Probak 23 partaide izan ditu, eta Idiazabalgo Saioa Elorzak Aritz Lezarekin batera hirugarren postua egin du.
Giro paregabearekin eta aparteko gorabeherarik gabe jokatu da arratsaldean Idiazabalen Goierriko urteko lehen goitibehera txapelketa. Probak 20. edizioa betetzen zuen aurten, eta 23 partaide izan ditu. Aipagarria da Idiazabalgo Saioa Elorzak Aritz Lezarekin batera egin duen hirugarren postua.
Neumatika atala
1. Iker Mellado eta Iker Fidalgo
2. Felix Delgado
3. Aritz Leza eta Saioa Elorza
Arinak atala
1. Aner Bilbao
2. Francisco Martinez
3. Julen Gonzalez
Drift Trike atala
1. Eder Zabala
2. Jorge Menocal
3. Iker La Cruz