Juanma Hurtadok eta Jaione Garmendiak Txotx egin dute Igartubeitin
Barrikote festa egin dute baserri museoan. Txotxaz gain, haurrentzako jokoak, musika eta afari-merienda ere izan dira
Urrian egindako sagardoa dastatzeko eguna zen gaur Ezkioko Igartubeiti baserrian, eta Zumarragako Kabia jatetxeko Juanma Hurtado eta Jaione Garmendia arduratu dira txotx egiteaz.
Barrikote festaren eguna zen gaurkoa Igartubeitin, eta txotx ekitaldiaz gain, haurrentzako jokoak izan dira arratsaldez, eta sagardoa dastatu aurretik kirikoteka eta txalaparta entzuteko aukera izan da. Gero, trikiti doinuek alaitu dute afari-merienda.