Oriora joan da Gipuzkoako mus txapela
Ion Ubegun eta Ibai Esoain dira txapeldunak. Bigarren, Hernaniko Joxemi Aierbe eta Garikoitz Pascual izan dira. Gabiriako bikote bat, hirugarrena
Amaitu da Gipuzkoako mus txapelketa Segurako Baratze pilotalekuan, eta txapelak Orioko Ion Ubegun eta Ibai Esoain bikoteak jantzi ditu. Txapeldunordeak Hernaniko Joxemi Aierbe eta Garikoitz Pascual izan dira.
Hirugarren saria Goierrin geratu da, Gabiriako Julen Murua eta Aitor Vazquezek irabazita, eta laugarrena, Lasarteko bikote bat izan da.
Txapelketaren finala luze joan da, 15:30ean hasi baitira partidak, eta 21:30 inguruan amaitu. Gipuzkoa osoko 91 bikote aritu dira lehian, horietatik 27 goierritarrak. Final nazionala apirilaren 9an jokatuko da Baigorrin, Nafarroa Beherean.
ARGAZKIAK: @mustxapelketa