Segurako lasterketetan izendatu dira Gipuzkoako emakumezko txirrindulari txapeldun berriak
Irati Aranguren kadeteak, Oneka Sanchez juniorrak, Naya Mangas 23 urtez azpikoak eta Nahiara Riaño eliteak jantzi dituzte txapelak.
Irati Aranguren, Oneka Sanchez, Naya Mangas eta Nahiara Riaño txirrindulariak dira Gipuzkoako txapeldun berriak, kadete, junior, 23 urtez azpiko eta elite mailatan, hurrenez hurren. Gaur goizean jokatu dira txapelketak Seguran, bi lasterketetan banatuta: kadeteak eta juniorrak ibili dira lehenengo, eta 23 urtez azpikoak eta elitekoak gero. Eguraldia lagun, zaletu ugari elkartu da Segurako plaza inguruan, batez ere bigarren lasterketaren amaierarako eta ondorengo sari banaketarako.
Sailkapenak
Kadete maila
1. DUPIN, Melanie. STADE MONTOIS CYCLISME
2. ARANGUREN CARBAYEDA, Irati. ANDOAINGO T. E.
3. SERRANO MANSO, Ayala. LIMOUSIN
Taldea: ANDOAINGO T. E.
Gipuzkoako txapelduna: ARANGUREN CARBAYEDA, Irati
Junior maila
1. SANCHEZ GALARRAGA, Oneka. ZATIKA
2. ZURIARRAIN ALTUNA, Izaro. ANDOAINGO T. E.
3. OLANO GONZALEZ, Naroa. ZATIKA
Taldea: ZATIKA
Gipuzkoako txapelduna: SANCHEZ GALARRAGA, Oneka
23 urtez azpikoa eta Elite
1. PUJOL MUÑOZ, Cristina. ZAAF
2. BOTERO LOPEZ, Erika Milana ZAAF
3. AYALA MUSSARD, Camila: ZAAF
Gipuzkoako txapelduna, 23 urt. az.: MANGAS ETXEBESTE, Naya
Gipuzkoako txapelduna, elite: RIAÑO GALISTEO, Nahiara