BKLek ezin izan du lidertza berreskuratu
Arri BKL Biurinek 52 eta 45 galdu du Saskiaxularren aurka. Arri BKL Gazteluk garaipenarekin amaitu du lehen fasea
Arri BKL Biurinek Gipuzkoako bigarren mailako lidertza berreskuratzeko aukera aproposa zuen larunbatean, Saskiaxular sailkapeneko buruaren aurka jokatu zutelako, baina ezin izan zuten irabazi. 52 eta 45 amore eman behar izan zuten. Sailkapeneko bigarren postuan jarraituko dute, halere.
Arri BKL Gazteluk, gizonezkoen bigarren taldeak, garaipenarekin amaitu du lehen fasea. 46 eta 28 irabazi zioten Erroibideri. Seigarren amaitu dute, zazpi garaipen eta bederatzi porroteko balantzearekin.
Rodriguezek eta Garciak, zilarra
Asteburuan Erreginaren Kopa txikia jokatu dute Valentzian. Endesa ligako zortzi talderik onenen infantil mailako taldeak lehiatu dira. Ibaeta saskibaloi klub donostiarra, tartean. Halere, txapelketarako Gipuzkoako selekzioa osatu dute. Elorre Garcia ordiziarra eta Oskar Rodriguez beasaindarra dabiltza tartean. Zilarrezko dominarekin itzuli dira Euskal Herrira, baina urrea ere gertu izan zuten. Minutu askotan aurretik joan arren Estudiantesekoek azken laurdenean markagailua iraultzea lortu zuten (48-60)