Saioa Arkonada eta Martin Diez Virto, Talaia Bideko podiumean
Emakumezkoetan azkarrena izan da zegamar jatorriko Arkonada, eta gizonezkoetan, bigarren bukatu du Diez Virto segurarrak.
Donostia-Hondarribia Talaia Bidea mendiko lasterketaren hamargarren ekitaldia egin zuten atzo, Fortuna Kirol Elkarteak antolatuta. Donostia, Ulia mendia, San Pedro, Donibane, Jaizkibel osoa eta Hondarribia zeharkatzen dituen 30,8 kilometroko mendiko lasterketa da. Zegaman jaio eta Oñatin bizi den Saioa Arkonada izan da azkarrena emakumeetan. Podiuma Lurdes Oiartzabalek (Lezo) eta Laiane Arrospidek (Tolosa) osatu dute.
Gizonezkoetan, berriz, Martin Diez Virto segurarrak bigarren egin du, Julen Azkue tolosarraren atzetik. Podiuma, Xakib Laxgar errenteriarrak osatu du.
Eguraldi ona izan zuten lasterkariek bide osoan. Hego haizea izan zuten, eta zenbait unetan beroa ere nabaritu zuten korrikalariek. Denera, 342 izan ziren Hondarribiko helmuga zeharkatu zuten kirolariak.
Jarraian, ohorezko podiumak:
Emakumeak
- Saioa Arkonada Perez (Oñati) …………… 2.56:56.
- Lurdes Oiartzabal Etxeberria (Lezo) ….. 2.57:17.
- Laiane Arrospide Garmendia (Tolosa) .. 3.02:19.
Gizonak
- Julen Azkue Oria (Tolosa) ………………… 2.17:56.
- Martin Diez Virto (Segura) ……………….. 2.20:02.
- Xakib Laxgar Latraxe (Errenteria-Orereta) 2.20:13.
Beterano azkarrenak
- Lurdes Oiartzabal Etxeberria (Lezo).
- Carlos Garcia Rekondo (Irun).
Sailkapenak osorik
Podiumeko argazkiak: Fortuna KE