Biziola proiektuaren aurkezpena gaur Zaldibian egingo dute
ZALDIBIA // Goierriko ekonomia sozial eraldatzailean oinarritutako Biziola proiektua gaur Zaldibian aurkeztuko dute, eragileek. Udaletxeko aretoan izango da ekitaldia, 19:00etan hasita. Bazkide egiteko aukera ere izango dute herritarrek, baita egitasmoa abiatzeko ekarpen ekonomikoa ematekoa ere. Biziolaren herriz herrikako hurrengo aurkezpena Zegaman da, ostiralean, 18:30ean, kultur etxean.













