Enai Pascual babestuko dute BKLkoek
Leuzemia atzeman diote eta klubeko lagunek larunbatean Antzizarrera joateko deia egin dute, indarra helarazteko
Enai Pascual BKLko jokalariari leuzemia atzeman diote eta taldekideek omenaldia antolatu diote larunbatean, 16:00etan, indarra helarazteko. Oroigarriren bat emango diote eta Aspanogiko kideek gaixotasunaren inguruko hitzaldia eskainiko dute. Herritarrei Antzizarrera gerturatzeko deia egin diete.
Aspanogi elkarteari laguntzeko eta leuzemiaren aurkako ikerketak finantzatzeko donazioak ere eskatu dituzte.