Gariren zuzeneko diskorako lehen kontzertua, Lazkaon, ekainaren 3an
Elkarrek udazkenean argitaratuko duen disko batean islatuko da bira. Legazpiko abeslariak lau kontzertuz osatutako bira egingo du.
Oier Aldekoa (baxua, teklatuak eta ahotsak), Miguel Moyano (gitarra, teklatua, programazioak eta ahotsak), Unai Mimenza (soinu-teknikaria) eta John Luhman (argiak).
Ziper-en rock-ean militatzen hasi, Hertzainak-en eztanda erradikal/tropikala ezagutu eta, gero, hogeita hamar urtez bakarkako ibilaldia egin du Garik, ñabartuagoa, gogoetatsuagoa, eklektikoagoa.
Gari esatea historiarako geratu diren kanta-puskak esatea ere bada: Amets, Esperantzara kondenatua, Amapola, Eguzki Berritan Zaude, Zaharra Zara Bilbo.
Buelta eta errebueltako garai hauetan, berriz ere errepidera itzuliko dela iragarri du Garik, lau kontzertuz osatutako bira egiteko.
Orain, Gari esatea bere maila profesionala urratsez urrats erakutsi duen musikari baten zuzenekoaz gozatzea da, hainbat hamarkadaz plazaz plaza ibili ondoren sasoi betean mantentzen dena. Albiste onak gure eszenarako eta, oro har, musikarako. Lagun batek esaten dizu”.