35. Elkartu Nahi Saria jokatuko da bihar
Junior mailako Gipuzkoako txirrindularitza federazioaren egutegiko 6. proba izango da. 16:00etan irtengo dira txirrindulariak Zegamatik.
Nikolas Alustiza helmugan, 34. Elkartu Nahi proban.//A. Garmendia 35. Elkartu Nahi Saria jokatuko da bihar, Elkartu Nahi Txirrindulari Elkarteak antolatuta. Junior mailako txirrindulariak elkartuko dira bertan. 16:00etan hasiko da lasterketa, Zegamatik abiatuta. 75,5 kilometroko ibilbidea egingo dute ziklistek. Segura eta Zegama artean ibili ondoren, Idiazabaldik Olaberrira joango dira, eta Ormaiztegitik Lierniko gaina igoko dute, Segurara jaisteko gero. Lierniko zirkuito horretan hiru itzuli egingo dituzte, eta Barbaris gainera igoko dira azken itzulian. Zegaman amaituko da karrera.
Junior mailako Gipuzkoako Txirrindularitza egutegiko 6. proba izango da biharkoa. Iazko proban, Goierri taldeko Nikolas Alustiza zumarragarra izan zen lehena helmugara iristen.












