Herriko loradenda batek emandako ontziak salduko dituzte. Bildutako dirua Zumaiako Malen Etxea finantzatzeko izango da, emakume etorkin feministen elkartearentzat.
Asteazken goizean eraitsi zuten baserri zaharra hondeamakinek. Amundarain errekaren ertzean zegoen, Bilore parean.
Reala fundazioak Walking Football proiektua jarri du martxan. Ingalaterran dauka oinarria, eta futbolean oinez jokatzeko aukera ematen du. 55 urtetik gorakoentzat da.
Osasun zentroen atarietan egin dute protesta, SATSE, ELA, LAB, CCOO, UGT eta ESK sindikatuek deituta. Datorren apirilaren 8rako greba deitu dute.
Udalerriko banketxe guztiei helarazi dizkie zehaztutako eskakizunak. Tartean, lehiatila bat irekitzeko eta itxarongela bat gaitzeko eskatu dute.
Junior mailako Gipuzkoako txirrindularitza federazioaren egutegiko 6. proba izango da. 16:00etan irtengo dira txirrindulariak Zegamatik.
Urretxuko eta Zumarragako Areizaga-Kalebarren plazatik abiatuko da, 11:00etan .Protesta bidesarien kontrako plataformak eta garraiolarien Hiru sindikatuak deitu dute.
Osinalde sarirako bigarren kanporaketa da. Bittor Altube, Aner Peritz, Ekhiñe Zapiain, Irati Alcantarilla, Unai Izagirre eta Urko Arregi ariko dira lehian.
Ekoizleek diru laguntzak eskatu daitezke jada. Eskaerak udalaren erregistro elektroniko bidez edo aurrez aurre egin daitezke. Azken eguna azaroaren 30a izango da
Bartzelona eta Dormund (Alemania) hirirterako dira autobusa. Akordioen zenbateko 60 milioi eurotakoa da
Donazio minimoa hamar eurokoa izango da. Beasain - Ukraina taldeak eskertu egin du herritarren erantzuna. 24 trailer bidali dituzte jada; datozen egunetan gehiago abiatuko dira
Goierrotikekoak 'Nolako mundua utzi nahi diegu ondorengoei?' galderari erantzuna ematen saiatuko dira
Beasaingo ostalariek eta merkatariek, Aittu euskara elkartearekin eta Beasaingo Udalarekin batera, euskalgintzaren mahaia sortuko dute etzi. Bilera 10:00etan izango da, Igartzako Jauregian.
Nafarroa 23 estudioan Euskal Sagardoa jatorri izendapenaren inguruko solasaldia eskainiko du gaur Unai Agirre arduradunak. Bi txanda egingo dituzte: 17.30ean eta 18:45ean. Sagardoa dastatzeko aukera ere izango da.
Lan ezberdinetan parte hartzeko eta dena prest egon dadin, bilera deialdia zabaldu du Aste Santua Taldeak astelehenerako. Herritarrak animatu dituzte bileran parte hartzera, Danon Gelan izango da, 19:00etan.
Lazkaoko Talde Feministak lorontzi azoka antolatu du. Bihar, larunbata, Lazkaoko plazan egingo dute, 09:30etik 13:30era. Bildutako dirua Zumaiako Malen Etxea emakume etorkin feministen elkartearentzat izango da.