Agifesek buru osasunaren inguruko jardunaldia antolatu du
Agifesek, Buru Osasun Arazoa duten Pertsonen eta Senideen Gipuzkoako Elkarteak, buru osasuna «ikuspegi integral batetik» lantzeko jardunaldia antolatu du asteartean. Saioa 18:00etan hasiko dira eta udaletxeko batzar aretoan izango da. Gaztelaniaz izango da.
Iker Arrizabalaga elkarteko psikologoa eta familia-programaren arduraduna izango da saioaren gidaria. Zehazki, familiak errekuperazio prozesuan duen eginkizunean zentratuko da. Izan ere, Arrizabalagak dio gaixoak buruko arazoei aurre egiteko senitartekoen laguntza «garrantzitsua» dela. Hala, familia osoarentzat eskuragarri dauden baliabideak eta zerbitzuak ere ezagutaraziko ditu, bai diagnostikoa duten pertsonentzat bai haien senideentzat.
Edonori toka dakioke
Inguruan buruko gaitzen bat pairatzen duten gaixoak ez dituzten herritarrei ere hurbiltzeko deia egin die. Arazo psikikoak agertzen direnean zer egin aztertutuko dute. Betiere, familiakoen ikuspuntutik. Lau pertsonatik batek du buruko gaitzen bat.