Barazkien onurak ezagutaraziko dituzte apirileko azoka berezian
Ekoizleek diru laguntzak eskatu daitezke jada. Eskaerak udalaren erregistro elektroniko bidez edo aurrez aurre egin daitezke. Azken eguna azaroaren 30a izango da
Hileroko azoka berezia egingo da bihar, apirileko lehen larunbatean. Josetxo Mendia ekoizleak eta Eluska Gonzalez elikadura adituak barazkiek osasunerako dituzten onurak azterkutuko dituzte. Errezeta batzuk ere egingo dituzte eta dastatzeko aukera izango da.
11:30ean izango da hitzaldia. Azoka 10:00etan hasiko da, San Martin plaza azpian. Neguko barazkiak izango dira oraindik protagonistak: porruak, azelgak, espinakak… jaki ez galkorrak ere salgai izango dira; poltsak, lepokoak, umeentzako adur-zapiak… salduko dituen postu bat ere izango da. Gainera, Loinatz Musika Eskolako trikitilariek eta pandero joleek azoka girotuko dute. Eta 13:30ean, bezeroen artean azokako produktuez osastutako bi saski zozkatuko dira. Igartzan bisita gidatua egiteko bina sarrera ere jasoko ditu irabazleak.
Ekoizleentzako laguntza
Ekoizleei Beasaingo azoka berezia erakargarriagoa egiteko diru laguntzak eskatu daitezke jada. Eskaerak udalaren erregistro elektroniko bidez edo aurrez aurre egin daitezke. Azken eguna azaroaren 30a izango da.
Ekoizle edo artisau bakoitzak azokan parte hartutako larunbat bakoitzaren truke 50 euro jasoko ditu. Horretarako, seihilekoan, gutxienez, lau larunbatetan saldu behar dute. Garaiko produktuak saltzen dituztenen kasuan, sasoiko hiru produktu izan beharko dituzte, gutxienez.