CAF taldeak ehun autobus baino gehiago ekoizteko bi eskari jaso ditu
Bartzelona eta Dormund (Alemania) hirirterako dira autobusa. Akordioen zenbateko 60 milioi eurotakoa da
CAF taldeko Solaris autobus ekoizleari emisio baxuko autobusak ekoizteko bi eskari jaso ditu. Alde batetik, 87 ibilgailu hibrido saldu dizkiote Bartzelonako Udalari. Urtea amaitu aurretik entregatu beharko dituzte. Bestetik, Alemaniako Dortmund hirirako 30 autobus elektriko egingo dituzte. Bi proiektuen zenbateko bateratua 60 milioi euro ingurukoa dela iragarri du CAF taldeko zuzendaritzak.