Elkarretaratzeak egin dituzte kalitatezko lehen arreta zerbitzu baten alde
Osasun zentroen atarietan egin dute protesta, SATSE, ELA, LAB, CCOO, UGT eta ESK sindikatuek deituta. Datorren apirilaren 8rako greba deitu dute.
Osakidetzako lehen arretako langileek elkarretaratzeak egin dituzte gaur, osasun zentroen atarietan, salatzeko, “Osakidetzak nagusikeriazko jarrera mantentzen” duela, SATSE, ELA, LAB, CCOO, UGT eta ESK sindikatuek deituta. Gainera, apirilaren 8rako greba deitu dute, “lan karga endemikoa eta herritarrei eskaintzen diegun arretan eragiten duten lan baldintza jasan ezinak” dira aurkeztu dituzten arrazoiak. Uste dute “ezinbestekoa” dela “lan taldea handitzea, aldi baterako langileen kontsolidazioa, epe luzerako plan estrategiko egokia, lana erraztuko duten osasun zentroak edukitzea, azpiegitura eta baliabide nahikoak izatea, etengabeko prestakuntza lan ordutegietan, kontziliazio neurriak, eta erretiro aurreraturako erraztasunak, besteak beste”. Arrazoi horiengatik, apirilaren 8an greba deitu dute, sei sindikatuek.