Etorkizunaren inguruko eztabaida, frontoi txikian
Goierrotikekoak 'Nolako mundua utzi nahi diegu ondorengoei?' galderari erantzuna ematen saiatuko dira
Goierrotik plataformak etorkizunaren inguruko eztabaida antolatu du iganderako. Nolako mundua utzi nahi diegu ondorengoei? galderari erantzuna ematen saiatuko dira. Gako batzuk emateko Idoia Larrañaga terapeutak, Pako Iriarte Bizitzako kideak, Joseba Argintxona filosofoak eta Alfonso Longo ingeniaritzak hizlari lanak egingo dituzte. 10:30ean elkartuko dira, frontoi txikian. Bazkaltzeko aukera ere egongo da. Eztabaida Gizartegintza ekimenaren baitan antolatu dute.