Jesus Izagirre gudari gabiriarrarenak dira Derioko hezurrak
GABIRIA // Jaurlaritzaren Gogora institutuak atzo baieztatu zion familiari: Derioko hilerrian irailean atera zituzten hezurrak Jesus Izagirre gudari gabiriarrarenak dira. 1937an hil zuten, gerran. Familiartekoei lau lagin hartu ondoren ziurtatu dute nortasuna, DNA frogekin.













