Lorontzien azoka egingo dute bihar Lazkaon, kausa feministarako
Herriko loradenda batek emandako ontziak salduko dituzte. Bildutako dirua Zumaiako Malen Etxea finantzatzeko izango da, emakume etorkin feministen elkartearentzat.
Lazkaoko Talde Feministak lorontzi azoka antolatu du. Ekimen berritzailea da, eta bihar, larunbata (apirilak 2), Lazkaoko plazan egingo dute, 09:30etik 13:30era. Bildutako dirua Zumaiako Malen Etxea emakume etorkin feministen elkartearentzat izango da.
Lazkaoko Talde Feministak azaldu duenez, 2020ko otsailean itxitako Lazkaoko lore denda batek oparitu zizkion taldeari lorontziak, dohaintzan emanda. Lorontzi horiek azoka batean saldu eta mugimendu feministako antolakunde bati emateko asmoa hartu zuten hasietaik, baina pandemiak atzerarazi die.