Mus txapelketa, gaur, Korrika batzordeak antolatuta
ORMAIZTEGI // Ormaiztegiko Korrika Batzordeak mus txapelketa antolatu du gaurko. Basotxulo Elkartean izango da. 19:30ean inskripzioa egingo dute eta ondoren hasiko da. Izen ematean borondatea eskatuko da eta bildutako dirua Korrikarako izango da. Irabazleek txapelak, txuletak, ardo botilak eta gazta erdiak jasoko dituzte. Herritarrak animatu dituzte parte hartzera.













