Arrastakakoak, bi mila metrotik gora
Arrastaka Mendi Taldeak Urbion mendira txangoa antolatu du astebururako. Izena emateko bihar egingo dute batzarrera agertu behar da
Arrastaka Mendi Taldeak Urbion gailurraren mendizerrara egingo du irteera asteburuan. Larunbatean irtengo dira eta igandean, buelta. Txangoan parte hartzeko bihar 19:30ean Ehunmilak-Arrastaka taldearen lokalean egingo den bilerara agertu behar da.
Batzarrean irteeraren xehetasunak aztertuko dituzte, besteak beste. Arrastakakoek iragarri dute ibilbideak ez duela zailtasun teknikorik, baina sasoiko egotea ezinbestekoa dela. Gogorra izango da bidea: 25 kilometro pasa egingo dituzte eta 1.180 metroko desnibel metatua gaindituko dute. Izan ere, Urbiongo tontorra 2.220 metrotik gora dago. Sistema iberiarreko mendirik altuenetarikoa da.
Puerto del Collado izeneko lekutik abiatuko dira eta zenbait tontor igaroz iritsiko dira Urbion gailurrera (2,228 m). Gailurretik inguruan dagoen Duero errekaren sorburura jaitsiko dira eta, hemendik, Castroviejo hiri sorgindura jarraituko dugu. Harrizko formazio bitxien artetik igaroz, Duruelo de la Sierra herrira jaitsiko dira azkenean. Hemen amaituko dute zeharkaldia.
Irteera honetan parte hartzeko derrigorrezkoa da mendiko federatu txartela izatea.