Arrastakakoak, bi mila metrotik gora igoko dira asteburuan
KIROLA // Arrastaka Mendi Taldekoak Sistema iberiarreko Urbiongo (2.228 m.) tontorrera igoko dira asteburuan. Ibilbidea zailtasun tekniko handirik gabekoa den arren, gogorra izango da, 25 kilometro eta 1.800 metroko desnibel metatua egingo dutelako. Parte hartzeko derrigorrezkoa izango da mendiko federatu txartela izatea. Izena emateko gaur 19:30ean Arrastakaren lokalean egingo duten bilerara joan behar da.













