Beasaingo Udalak animalien inguruko ordenantza berritu du
Maskoten inguruko arautegia egokitu du. Azken urteetan izandako aldaketa administratiboak eta penalak jaso dituzte hala, eta zehaztasun handiagoarekin idatzi dute.
Beasaingo Udalak maskoten inguruko arautegia egokitu du. Azken urteetan izandako aldaketa administratiboak eta penalak jaso dituzte hala, eta zehaztasun handiagoarekin idatzi dute.
Etxeko animalien behar fisikoez gain dituzten behar sozialak ere jaso dituzte. Bakarrik egon daitezkeen denbora mugatu dute, esaterako. Animalia abandonatu, arlote, eutanasia eta tratu txar kontzeptuak ere zehaztu dituzte. Hala, udaltzainek tresna sendoagoak izango dituzte esku-hartzeak egiteko.
Txakur guneen erabilpen arauak ere txertatu dituzte. Halaber, txakurrak aske eramatea debekatzen duen puntua berridatzi dute, zalantzagarriak izan daitezkeen uneak ekiditeko.
Ordenantza indarrean sartu aurretik jendaurrean egongo da ikusgai inork ekarpenik egin nahiko balu. Igunean, Erregistro telematikoaren bidez eta udala@beasain.eus helbidean egin daitezke iruzkinak.