Autolikidazio proposamena, mekanizatua edo Internet bidezkoa egiteko hizkuntzatzat euskara aukeratzeko dei egin dute Lazkaoko, Beasaingo eta Ordiziako udalek. Orain arte, %20-30 bitartean soilik egiten dira euskaraz hiru herri horietan, azken urteetan portzentaia igo den arren.
Urtatzatik plazara arteko ibilbidea egin du, lekukoa herriko ikastetxeetako ikasleen artean txandaka eramanez. Plazan festa lehertu da.
Zaldibiako Lardizabal Herri Eskolako haur eta irakasleek Korrika Txikia gaur egin dute gaur goizean herrian barrena. Zikloka banatuta eraman dute ikasleek lekukoa, eta eskolako zaharrenek, 6. mailakoek, prestatutako bertso pare batekin eman diote bukaera ekitaldiari.
Elkarretaratzea egin dute gaur goizean Laubiden irakasleek, ikasleek eta gurasoek, eta manifestazioan joan dira gero eskolara. Legazpin eskola publikoak ikaspostuen %32 du eta itunpeko ikastetxeak %68.
'Zatoz kirolera!' ekimena antolatu dute Zegamako, Segurako, Mutiloako, Zeraingo eta Idiazabalgo udalek elkarlanean, Aizkorpeko gaztetxoen jarduera fisikoa bultzatzeko
Erramua gauden garaiaren seinale da eta hamabost egun barru, apirilaren 20an, Artzain egunarekin batera, aurtengo gazta berriaren denboraldia iragarriko da.
Artzain Eguneko egitaraua borobilduko du kirol hitzorduak. Arratsaldeko 17:00etan hasiko da eta bi partida izango dira, bata eskuz buruz buru, eta bestea palan binaka.
Aya El Fatimi Lhasnaoui Beasain BHIko ikasleak errefuxiatuei jatorriaren arabera ematen zaien tratu ezberdina salatu du.
Eskuz binakako bi partida jokatu ziren atzo Idiazabalgo frontoian. Bildutako dirua ukrainar komunitateari laguntzeko izango da.
Beasaingo Udaltzaingoak 'besarkada solidarioa' deritzon teknikarekin lapurreta kasu batzuk jazo direla ohartarazi du
Larunbatean izango da. 14:30ean elkartuko dira eta herriko guneak txukundu edo berrituko dituzte taldeetan banatuta. Auzolana amaitzerakoan, Ostatuan herriko produktuekin egindako afaria prestatuko dute parte hartzaileentzat. Aurrez izena ematea gomendatu dute.
Gaur zortzi ekingo diote, Zaldibian. Beasainen, Legazpin eta Ordizian ere elkartuko dira
Maskoten inguruko arautegia egokitu du. Azken urteetan izandako aldaketa administratiboak eta penalak jaso dituzte hala, eta zehaztasun handiagoarekin idatzi dute.
Burdinola eta Onomastika elkarteek antolatu dute, eta bost adituk parte hartuko dute. Publiko guztiari zuzenduta dago. Kultur Etxean egingo dute, 09:30etik 13:30era.
Haurdunaldi test baten emaitzaren zain dagoen bikote baten kezkak eta zalantzak dira antzerkiaren ardatza.