Euskara udalekuetan izena emateko epea zabalik dago
Etxarri Aranatzera joango dira, uztailaren 4tik 13ra
Beasaingo Udalak antolatutako euskara udaleku itxietan izena emateko galdetegi hau bete eta 2095 5030 88 1060024543 kontuan diru-sarrera egin behar da. Behin ordainagiria jasota udalak e-mailez konfirmatuko du onartua izan ote den. Prezioak hauek dira: seme-alaba bat 150 euro; bi seme-alaba edo gehiago, 255 euro. Famili ugarien kasuan: seme-alaba bat 120 euro; bi seme-alaba 225 euro; hiru seme-alaba edo gehiago 300 euro. Epea maiatzaren 1ean edo plaza kopurua betetakoan agortuko da. 50 haurrentzako tokia dago.
Udalekuak uztailaren 4tik 13ra izango dira, Etxarri Aranatzen, Nafarroan. Sakana natura eta euskara uztartzeko toki aproposa delako joango dira bertara.